Aller au contenu principal

Lambeth jauregia


Lambeth jauregia


Lambeth jauregia (ingelesez: Lambeth Palace) Canterburyko artzapezpikuaren Londresko egoitza izan zen zortzi mendetan zehar. Gaur agun San Anselmo komunitate anglikanoak kudeatzen du. Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean dago eta Lambeth udalerriari izena ematen dio.

Historia

1200 urtearen inguruan hartu zuen Canterburyko artzapezpikuak baina gelditzen diren zati zaharrenak XV mendekoak dira. XVII mendeko Ingalaterrako Iraultzan harpilatua izan zen eta honen ondorioz 1663an William Juxon artzapezpikuak erabat berreraiki zuen jauregia.

Liburutegia

Canterburyko artzapezpikuaren liburutegi ofiziala da. 120.000 liburutik gora ditu, eskuizkribu zaharrenak IX mendekoak dira. Ale garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Gutenbergen Biblia
  • Lambeth Biblia
  • Lambeth Choirbook (koro-liburua)
  • Lambeth Homilies (homiliak)
  • Mac Durnan Gospels (abestiak)

St Mary-at-Lambeth

St Mary-at-Lambeth eliza dago jauregiaren ondoan. 1377ko dorrea dauka baina gainerakoa XIX mendekoa da. Hainbat artzapezpikuren hilobiak ditu eta bere lorategiak museo bihurtu dira Garden Museum izenarekin.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Metro geltokia: Lambeth North

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Lambeth jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité