Aller au contenu principal

Fulham jauregia


Fulham jauregia


Fulham jauregia (ingelesez: Fulham Palace) Londresko apezpikuen egoitza izan zen 9 mendetan zehar. Hammersmith eta Fulham udalerrian dago, hiriaren mendebaldean.

Historia

Jauregian egindako indusketek Neolito garaiko aztarnak atera dituzte, bai eta I mendeko erromatar asentamendu bat ere.

VII mendetik aurrera Londresko apezpikuaren lurraldea izan zen baina eraikin baten lehen aipamena XI mendekoa da. Gaur egungo eraiina Richard FitzJames apezpikuak altxatu zuen XVI mendean, baina hainbat zabalkunde eta berriztapen izan ditu.

Jauregiaren lorategiek fama handia zuten dagoeneko XVII mendean.

Lehen Mundu Gerran elikagai biltegia izan zen eta ospital bezala ere erabili izan zuten gerran zauritutako soldaduentzako. Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen eta kalte handiak jasan zituen.

1973an apezpikuek jauregia bertan behera utzi zuten eta Hammersmitheko udalak hartu zuen bere baitan. Hasiera batean zaintzarik gabe egon zen baina 2000 hamarkadan berriztatzen plan bat abiatu zen.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Bishop’s Avenue, Fulham, London SW6 6EA
  • Metro geltokia: Putney Bridge

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala

Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Fulham jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité