Portobello Road Market Erresuma Batuko Londres hiriburuko Portobello Road kalean ospatzen den aire libreko kale merkatu bat da, Notting Hill auzoan, eta Kensington eta Chelsea udalerrian. Merkatuei dagokionez, mundu osoan ospea du, zaharkinak salgai egoteaz gain, turisten erretratuak marrazten dituzten marrazkalariak daude.
Merkatua ospatzen den egun nagusia larunbata da. Halere, astean zehar fruitu eta barazkiak salgai dituzten saltoki ugari ere badaude, zaharkinak saltzen dituzten gunetik iparraldera.
Merkatua XIX. mendean jaki freskoak saltzeko asmoz sortu zen. 1960ko hamarkadan zaharkin saltzaileak bertaratu ziren.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou