Aller au contenu principal

Chiswick House


Chiswick House


Chiswick House Londres mendebaldean dagoen jauregia da, Chiswick barrutian, Hounslow udalerrian.

Historia

Richard Boylek (Lord Burlington) diseinatu eta eraiki zuen jauregia 1729an. Villa erromatar baten antzekoa egin nahi izan zuen pizkundeko jauregi bat baino. Inguruan dituen 26'33 hektareatako lorategien diseinua William Kent arkitektuak egin zuen. Ingeles estiloko lorategien lehenengotako eredua da. 1758 urtean William Cavendish Devonshireko IV Dukeak erosi zuen.

XIX mendean etxeak garrantzia galdu zuen eta Cavendish familiak errentan ezarri zuen. Chiswick Asylum izenarekin zoroetxea izan zen. 1929an Middlesex konderriko udalak erosi zuen eta suhiltzaileen egoitza bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerran bonbak erori eta kalte handiak izan zituen jauregiak. Kaltetutako hegalak eraitsi eta gaur egun I mailako eraikina kontsideraturik dago.

Lorategiak

Jauregiak bezala, aintzinako erromatar edo greziar itxura eman nahi izan zion William Kent arkitektoak. Diseinu berriak esperimentatu zituzten, hala nola, bihurgunez beteriko ibilbideak, ur-jauziak, ejiptiar objetuak, estatua ugari, fabriques (lorategietako eraikinak), tenpluak...

Bisitariak

Jauregia ikustera eta Lord Burlingtonekin egotera mundu mailan Argien Garaian esanguratsuak ziren agintari, artista eta filosofo ugari etorri ziren. Hona hemen hauetako batzuk:

  • Filosofoak:
    • Voltaire
    • Jean-Jacques Rousseau
  • Estatu Buruak:
    • Erresuma Batuko erregina: Viktoria
    • Estatu Batuetako Presidenteak: John Adams, Thomas Jefferson eta Benjamin Franklin
    • Errusiako Tsarrak: Nikolas I.a eta Alexandro I.a
    • Persiako erregea: Naser al-Din Shah Qajar
  • Politikariak:
    • Giuseppe Garibaldi
  • Artistak:
    • Georg Friedrich Händel, musikaria
    • Walter Scott, idazlea

Iruditegia

Erreferentziak

Collection James Bond 007

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Chiswick House by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité

Non trouvé