Aller au contenu principal

Parc des Princes


Parc des Princes


Parc des Princes estadioa (euskaraz Printzeen Parkea) Parisko 16. kantoian dagoen estadioa da. Hasieran, Velodromo bat zen eta bertan Frantziako Toura amaitzen zen. Garai batean, Frantziako Estadio Nazionala izan zen Stade de France estadioa eraiki zuten arte. Egun, 48.712 lagunentzako eserlekuak ditu eta bertan txapelketa asko antolatu izan dira. Paris Saint-Germain FC futbol taldearen egoitza da eta bertan etxeko partiduak jokatu ohi ditu.

Partidak

  • UEFA Euro 1960ko Finala (1960)
  • UEFA Euro 1984ko Finala (1984)
  • Europako Kopako Finala (1956)
  • Europako Kopako Finala (1975)
  • Txapeldunen UEFA Kopako Finala (1978)
  • Europako Kopako Finala (1981)
  • Txapeldunen UEFA Kopako Finala (1995)
  • UEFA Kopako Finala (1998)
  • Munduko Futbol Txapelketako zenbait partida (1998)
  • Heineken Kopako Finala (2000-01)
  • Munduko Errugbi Txapelketa zenbait partida (2007)
  • UEFA Euro 2016 zenbait partida

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parc des Princes by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité

Non trouvé