Aller au contenu principal

2017ko ekaineko Londresko atentatua


2017ko ekaineko Londresko atentatua


2017ko ekainaren 3an, Erresuma Batuko Londres hiriburuan dauden Londresko zubia eta Borough merkatuan jazotako atentatu bat izan zen. Hiru gizonezko furgoneta bat Londresko zubiaren oinezko eremutik gidatu eta aurrean topatzen zuten oinezko oro harrapatuz joan ziren. Behin zubia igaro ondoren, furgonetatik jaitsi eta labanak eskuetan zituztela Borough merkatura zuzendu ziren, bertako jatetxe eta tabernen gunean aurrez-aurre topatzen zuten pertsonei labanaz eraso egin zieten. Lekuko batek "Hau Alarengatik da" oihukatu zutela aipatu zuen.

Erasoak 7 hildako eta 48 zauritu eragin zituen, tartean erasotzaileak geldiarazten saiatu ziren armarik gabeko bi polizia ere. Hiru erasotzaileek gezurrezko lehergailu gerrikoak jantziak zeramatzaten, poliziak tiroz hil zituen. Metropolitar Polizia Zerbitzuak erasoa atentatu terrorista bat zela baieztatu zuen

Erreferentziak

Ikus gainera

  • 2017ko Westminsterreko atentatua
  • 2017ko Manchesterreko atentatua

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 2017ko ekaineko Londresko atentatua by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité