Aller au contenu principal

Stonewall Inn


Stonewall Inn


Stonewall Inn New Yorkeko gay taberna bat da, 1969ko istilu famatuak bertan gertatu zirelako ezaguna. Greenwich Villageko Christopher Streeteko 53. zenbakian kokatua, gay askapenaren puntu garrantzitsua izan ziren AEBtan eta mundu osoan zehar. Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubide zibilen mugimenduaren gertakari garrantzitsuenen artean hartzen dira bertan gertatutako istiluak, sarekadak egin nahi zituzten polizien aurrean antolatu zirenean.

Urtero, Harrotasun Eguna ospatzen denean, jendetza biltzen da bertan, gertakariak gogoan izateko. Gaur egungo jabea den Dominick DeSimonek lokala handitu zuen eta Stonewall Bistro izenekoa eraiki zuen. 1999an Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroan txertatu zen, LGBT mugimenduaren historian duen garrantzia dela eta. 2016ko ekainaren 24an Barack Obamak Monumento Nazional izendatu zuen.

Ikus, gainera

  • Stonewalleko istiluak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Stonewall Inn by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité

Non trouvé