Aller au contenu principal

Place de l'Hôtel de Ville


Place de l'Hôtel de Ville


Place de l'Hôtel de Ville (euskaraz: «Udaletxearen plaza»), ofizialki Place de l'Hôtel-de-Ville - Esplanade de la Libération, Parisen dagoen enparantza bat da, Parisko Udaletxearen aurrean dagoena, Parisko 4. barrutian.

Historia

Place de Grève

1357 urtean Parisko merkatarien lehenkaria zen Étienne Marcel-ek Maison aux piliers ("Zutabeen etxea") erosi zuen udaletxe izateko, Sena ibaiertzeko kaiaren alboko hondartzan zegoena. Kai garrantzitsua zen izan ere bertan deskargatzen baitzen egurra, garia, ardoa eta lastoa. Bertan merkatua ezarri zen eta 1141ean merkatua debekatu zenean Place de Grève ("hareatako plaza") bihurtu zen eta hiriko burgesek bertan ekitaldi sozialak eta jaialdiak egiten hasi ziren. Beteak beste San Juan sua bertan ezartzen zen eta Frantziako Erregeak berak pizten zuen. 1310 urtean hiriko exekuzioak bertan egiten hasi ziren. 1413an ardoaren merkatua ezarri zen eta 1642an ikatzaren merkatua ere bai.

  • Exekuzio garrantzitsuenak:
    • Margarita Porete (1310)
    • François Ravaillac (1610)
    • Robert-François Damiens (1757)
    • Antoine Quentin Fouquier-Tinville (1795)

Place de l'Hôtel de Ville

1803ko martxoaren 19an Place de l'Hôtel de Ville ("Udaletxearen plaza") izena hartu zuen eta XIX mendearen amaiera aldera gaur egungo itxura hartu zuen. Iparralderantz ere luzatu zen, Rue de Rivoli aldera. 1982an peatonalizatu egin zen eta 2013 urtean Place de l'Hôtel-de-Ville - Esplanade de la Libération izena hartu zuen ("Udaletxearen plaza- Askatasunaren zabalgunea"), 1944ko Parisko askatasunaren omenez.

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Place de l'Hôtel de Ville, 75004
  • Geltokiak:
    • Hôtel de Ville

Iruditegia

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Place de l'Hôtel de Ville by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité

Non trouvé