Aller au contenu principal

Châtelet plaza


Châtelet plaza


Châtelet plaza (frantsesez: Place du Châtelet) Frantziako Paris hiriburuan dagoen plaza bat da. 4. eta 1. barrutietan kokatua dago.

Historia

Paris iparraldea zaintzen zuen Grand Châtelet gotolekua Frantziako Iraultzan suntsitua izan ondoren bertan eraiki zen plaza 1802 eta 1810 artean. François-Jean Bralle arkitektoak plazaren erdian dagoen Palmierren iturria diseinatu zuen, 6 metrotako diametroduna eta 18 metrotako garaierako zutabea daukana. Lau irudi alegoriko ere baditu, zuhurtzia, neurria, justizia eta indarra.

Antzokiak

Plazaren alde banatan bi antzoki daude, Théâtre du Châtelet eta Théâtre de la Ville, biak ala biak Gabriel Davioud arkitektuak 1860 eta 1862 artean eraikiak.

Iruditegia

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Châtelet plaza by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité