Aller au contenu principal

Sainte-Geneviève liburutegia


Sainte-Geneviève liburutegia


Sainte-Geneviève liburutegia (frantsesez: Bibliothèque Sainte-Geneviève) Parisko Latin auzoan dagoen liburutegi ezaguna da, 5. barrutian.

Historia

St Genevieve abadia izan zen tokian kokaturik dago eta hark XII eta XIII mendean pilaturiko bildumak jaso zituen. Gaur egun bi miloi dokumentu inguru dauzka.

XVII mendean gainbehera iritsi zitzaion eta bertako dokumentu ugari paperaren prezioan saldu ziren. Hurrengo mendean agiri horiek berreskuratzen saiatu ziren hiriko merkatuetan.

1838 eta 1850 artean gaur egungo eraikina diseinatu eta altxatu zen Henri Labrouste arkitektoaren gidaritzapean. Kanpoalde zurbila badu ere barnealdeko apaindura aberatsa eta ikusgarria da.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Place du Panthéon, 75005
  • Geltokiak:
    • Cardinal Lemoine
    • Luxembourg

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Webgune ofiziala


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sainte-Geneviève liburutegia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité