Aller au contenu principal

Buonarroti etxea


Buonarroti etxea


Buonarroti etxea Michelangelori eskainitako museo da. Florentzian dago (Italia), Bonarroti familiaren jauregian, Via Ghibellina eta la Via Buonarroti izkinan.

Historia

Michelangelo etxe honetan ez zen jaio, Capresen (Arezzoko probintzian) jaio baitzen, baina etxe honetan bizi izan zen. 1546tik 1553ra bere hiloba Leonardok jauregia eraiki arazi egin zuen. 1612an zabaldu egin zen eta gaur egun dagoen moduan gelditu zen. Jauregia egiteko Michelangeloren beraren bi diseinu erabili zituen. Familiaren azken ondorengoak, Cosimo, jauregia Florentziako Udalari eskaini zion eta, 1859an, urte bat hil ondoren, jauregia museo moduan ireki zen.

Jauregiaren kanpo itxura sinplea da. Berezitasun nagusia ataria da; bertan brontzezko bustoa ikus daiteke, Daniele da Volterra Michelangelori egin zion erretratuaren kopia, alegia. Jatorrizkoa Bargelloren jauregian erakusten da.

Obra nagusiak

Museo honen interes nagusia bertan bildu den Michelangeloren bilduman datza. Mendeetan Buonarroti familiak bildu zituen lan hauek. Badira ere Artemisia Gentileschiren XVII. mendeko margolan buztiak zeintzuetan Michelangeloren bizitza azaltzen den.

Michelangelo
  • Madonna della Scala, 1491 inguru
  • Battaglia dei centauri, 1492 inguru
  • Torso virile I, 1513 inguru
  • Torso virile II, 1513 inguru
  • Nudo femminile, 1513 edo 1532 inguru
  • Bozzetto per un Dio fluviale, 1524 inguru
  • Dio fluviale, 1524 inguru
  • Due lottatori, 1525 inguru
  • Madonna col Bambino, 1525 inguru
  • Bozzetto per un crocifisso, 1562 inguru
Da Michelangelo
  • Nudo virile I, 1501-1503 inguru
  • Noli me tangere (egilea ez dago garbi: Bronzino, Pontorno, Battista Franco...)
Artemisia Gentileschi
  • Allegoria dell'inclinazione

Galeria

Kanpo estekak

(Italieraz):Museoaren webgunea.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Buonarroti etxea by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité