Aller au contenu principal

Luxorreko obeliskoa


Luxorreko obeliskoa


Luxorreko obeliskoa, jatorriz, Antzinako Egiptoko Luxorreko tenpluan zegoen granito arrosazko obelisko bat da. 1835. urtetik Paris hiriko Concorde plazaren erdigunean dago. K.a. 1290ean eraiki zen, 23 metro garaiera eta 250 tonako pisua ditu.

2010ean Zahi Hawass egiptologoak obeliskoa Egiptora itzularazteko kanpainia bati ekin zion, eta berarekin batera beste hainbat pieza ezagun ere, tartean Rosetta harria, Denderako zodiakoa eta Ramses II.aren estatua bat.

Ikus gainera

  • Concorde plaza

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Luxorreko obeliskoa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité