Aller au contenu principal

Chaillot jauregia


Chaillot jauregia


Chaillot jauregia, Frantziako Paris hiriburuaren 16. barrutian dagoen jauregi bat da, Trocadéro plazan eta Chaillot muinoan. 1937ko Nazioarteko Erakustazokako Léon Azéma, Jacques Carlu eta Louis-Hippolyte Boileau arkitektoek eraiki zuten, aurrez zegoen Trocadéro jauregia ordezkatzeko. Eiffel Dorrearen parean dago, Sena ibaiaren eskuineko ibarrean.

Jauregia neogotiko estiloko bi pabilioiez osatua dago, Senara jaisten diren 195 metroko bi hegalekin. Bata bestearengandik Trocadéro lorategira begira dagoen ordoki batez bananduak daude. 55.000 m²-ko azaleran, eraikinak hiru museo ditu: Itsas Armadaren Museoa, Gizonaren Museoa eta Arkitekturaren Museoa, bai eta Chailloteko Antzoki Nazionala ere.

1948ko abenduaren 10ean, jauregi honetan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. Horregatik, 1985ean, orduko François Mitterrand frantziar presidentearen ekimenez ordokiak Askatasunen eta Giza Eskubideen plaza izena jaso zuen.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Chaillot jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité