Aller au contenu principal

Havis Amanda


Havis Amanda


Havis Amanda Helsinkin, Finlandian dagoen emakume biluzi baten estatua da. Ville Vallgrenek (1855-1940) zizelkatu zuen 1906an Parisen, baina ez zen jarri gaur egun dagoen lekuan, Kaartinkaupunkiko Merkatu Plazan, 1908 arte.

Ezaugarriak

Havis AmandaVallgrenen Pariseko Art Nouveau lan bat da. Brontzez egina da eta azpian duen iturria granitozkoa da. Sirena bat da algen gainean uretatik ateratzen dela, bere oinetara dauden lau arrainek ura botatzen ari dira eta lau itsas lehoiek inguratzen dute. Atzera begira irudikatua da, bere elementuari agur esango balio bezala. Vallgrenen asmoa Helsinkiren berpiztearen adierazle izatea zen. 194 zentimetroko altuera du estatuak, eta idulkiaren gainean 5 metroko altuerara iristen da.

Historia

Vallgrenen gutunen arabera, estatuaren modeloa Parisko 19 urteko andre bat izen zen, Marcelle Delquini. Vallgrenek, besterik gabe, Merenneito deitu zion (Sirenatxoa) baina laster hasi zen izen osagarriak jasotzen. Suedierazko Finlandiar egunkariek Havis Amanda eta fineraz Haaviston Manta edo, besterik gabe, Manta deitu zioten. Havis Amanda da normalean erabiltzen den izena liburuxka eta bidaia gidetan. Suedieratik dator hav hitza, itsaso esan nahi duenak, eta Amanda, latinetik datorren hitzak, maitea esan nahi du, beraz, Itsasoak maitea duena bezala itzuli dezakegu Havis Amanda.

1908ko irailaren 20an inauguratu zen. Hasieran kritika asko jaso zituen, batez ere, emakumeengandik. Berdintasunaren borrokan, sufragio unibertsala lortu berri zuten emakumeek, ez zuten begi onez ikusi biluzik zegoen emakume baten estatua plazan jartzea, horrek emakumea objektu sexual moduan objektibatzen bait zuen eta ez berdintasunera bideratzen (berdintasuna eta sufragio unibertsala Finlandian 1906an lortu zen). Finlandiako kultur eliteetako askok Vallgren kanpotartzat jotzen zuten eta bere lana epaitu egin zuten amaitu aurretik. Albert Edelfelt bere lagunaren bidez, lortu zuen lan honen enkargua. Finlandia eta Suediako eskulturaren aldeko talde txiki bati esker, lanak pixkanaka pixkanaka onarpen zabala lortzen hasi zen eta bertakoek hiriaren espiritu gisa ikusten hasi ziren. Gaur egun, Helsinkiko artelanik garrantzitsuena eta ederrena bezala aukeratu da.

Ospakizunak

Walpurgis gauan ( apirilaren 30a eta maiatzaren 1aren gaua), Manta ospakizunen erdigunean dago. Urtero Fakultate desberdin batek bere txanoa jartzen dio ekitaldia landu batean zehar. Garabia erabiltzen dute estatuaren burura iristeko eta jende guztiak txano zuria darama soinean. 30.000 pertsona inguru biltzen dira ospakizun honetan.

Bada ere, hiri-kondaira bat  Havis Amanda gizonen sexu-potentzia pizten duela diona. Gizon batzuen ustetan Havis Amanadaren iturriko urez aurpegia garbitzean eta hiru bider "Rakastaa!" (Finlandieraz norbait maitatzearen aditza) gizonen sexu-gaitasuna handitzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Havis Amanda by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité