Aller au contenu principal

Louvre jauregia


Louvre jauregia


Louvre jauregia (frantsesez: Palais du Louvre) Parisko Sena ibaiaren eskuinaldean kokatua, Tuileriak lorategien eta Parisko Saint-Germain-l'Auxerrois elizaren artean kokatua dago. Bere jatorriak Erdi Aroan kokatu behar dira eta bere egungo egitura XVI. mendetik etapa ezberdinetan eboluzionatu da.

Louvreren esanahia bere frankoproventzerazko  leovar edo leower hitzetik dator, hau da, gotortua. Henri Sauval (1623-1676) historiagilearen arabera. Frantziako erret boterearen egoitza izan zen, Luis XIV.a Versaillesera lekualdatu zen arte 1682an, gobernua berarekin eramanez. Louvre gobernuaren egoitza formala izan zen Antzinako Erregimenaren amaiera arte, 1789an. Ordudanik Louvre Museo famatua hartu du bertan, baita gobernuaren zenbait sail ere.

Konplexua

Nahiz eta bateratua dirudien, gaur egungo Louvre jauregia lau mailatan mailakaturiko hegal eta pabiloien multzoa da. Aldi ezberdinetan eginiko eraikitze, aldaketa, suntsipen eta zaharberritze lanen ondorioa da. Jauregia Sena ibaiaren eskuinaldean kokatzen da, Rue de Rivoli eta Quai Francois Mitterand (aurretik Quai du Louvre) hegoaldera. Mendebaldera Tulleriak lorategia eta ekialdera Rue de l’Amiral de Coligney Perraulten kolomadiarekin, aurrealde arkitektonikoki famatuena (Claude Perraultek sortua) eta Louvreko Plaza. Konplexuak 40 hektarea (400.000 m2) inguru hartzen ditu eta bi lauki handi osatzen ditu bi patio handi gordetzen dituelarik: Handiena Cour Carrée (patio karratua), Napoleon I. arekin amaitua eta handiena, Cour Napoléon (Napoleonen patioa). Mendebaldean Cour de Carrousel (Karruselen patioa), ekialdera, Napoleon III.ak eraikia. Cour Napoléon eta Cour Carropussel Place du Carrousel deritzonangatik bananduak daude.

Louvre konplexua bi zatitan bana daiteke, Louvre zaharra eta Louvre berria. Louvre zaharra Erdi Aroko, berpizkundeko pabiloiek eta Cour Carrée inguratzen duten hegalek  osatzen dute, baita  Grande Galerie (Galeria Handia) deritzona mendebaldetik, senaren eretzetik hedatzen zena. . Louvre berria, berriz,  XIX. Mendebaldeko pabiloiek eta Cour Napoléonen ipar eta hegoaldera zabaltzen ziren hegalek, ekialdera zituen hedapenekin batera (Cour du Carrouselen ipar eta hegoaldera), hauek zirelarik jatorrian bertan kokatua zegoen eta jadanik desagerturiko Palais des Tulleries-en (Tullerias Jauregia) zatiak.

51.615m2 inguru erakusketara bideratuak daude. Horren espazio handia da, ezen astebetez bisita daiteke bertan erakusten denari begirada bat bota gabe.

Kontsultak

  • Mesqui, Jean (1997). Chateaux-forts et fortifications en France. París: Flammarion. p. 493 pp. ISBN 2080122711.
  • Baedeker, Karl (1891). Paris and Environs: With Routes from London to Paris; Handbook for Travellers. K. Baedeker.
  • Blunt, Anthony; Beresford, Richard (1999). Art and architecture in France, 1500-1700. New Haven Connecticut: Yale University Press. ISBN 0-300-07748-3. OCLC 237357512.
  • Pitt, Leonard. Walks Through Lost Paris: A Journey Into the Heart of Historic Paris. Shoemaker & Hoard. ISBN 978-1-59376-103-5. OCLC 224054099.

Ikus, gainera

  • Louvre Museoa
  • Paris
  • Tuileriak jauregia

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Louvre jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité