Aller au contenu principal

Parisko 7. barrutia


Parisko 7. barrutia


Parisko 7. barrutia (frantsesez: 7e arrondissement de Paris) Parisen hogei barrutietako bat da, Sena ibaiaren ezkerraldeko ibarrean, Frantziako hainbat instituzio nazional daude bertan, besteak beste, Frantziako Biltzar Nazionala eta hainbat ministerio.

Lehen mailako turismogunea ere da, bertan Eiffel Dorrea eta Hôtel des Invalides eraikina baitaude: azken horretan, Napoleon lurperatuta dago.

Geografia

Barrutiak 4,088 km² ditu

Administrazioa

Lau auzook ditu:

  • Saint-Thomas-d'Aquin
  • Les Invalides
  • L'École-Militaire
  • Gros-Cailloud

Alkatea Rachida Dati da, 2008an aukeratua.

Demografia

7. barrutiaren biztanleria gehiena 1926an lortu zen, 110.684 biztanle izatera iritsi zenean. Frantziako Gobernuaren administrazio eraikin asko bertan daudenez, barruti hau ez da beste batzuk bezain trinko populatua egon. 1999an, biztanleria 56.985 pertsonakoa zen, bertan lan egiten zuten pertsonak 76.212 ziren bitartean.

Mapa

Ondasun nabarmenak


Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko 7. barrutia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité