Aller au contenu principal

Petrie museoa


Petrie museoa


Egiptoar Arkeologiako Petrie Museoa Petrie Museum of Egyptian Archaeology, Arkeologioa Institutuak Institute of Archaeology sustatu zuen, eta Londresen, Ingalaterran dago, unibertsitatearen zati delarik.

Historia

Museoa, unibertsitateko Arkeologia eta Filologia egiptoarreko departamenduaren irakaskuntzarako laguntza bezala sortua izan zen, departamendua eratzen zen aldi berean, 1892an. Hasierako bilduma Amelia Edwards idazleak eman zuen.

Lehen irakasleak, Flinders Petriek, indusketa asko eta garrantzitsuak zuzendu zituen Egipto eta Ekialde Hurbilean, eta 1913an, bere egiptoar antigoaleko gauzen bilduma unibertsitatera pasa zuen, museoa, Egiptotik kanpo erakutsitako bildumarik nagusienetako batean bihurtuz.

Bildumak

Museoak, Antzinako Egiptoko aro guztietako 80.000 objektu inguru ditu. 1950eko hamarkadaren hasieratik, astean zenbait egunetan publikoari irekita dagoen antzinako eraikin batean dago. Unibertsitatea, gaur egun, lanean ari da Petrie Museoa hartu eta unibertsiterako sarrera publiko bezala balioko duen egoitza berri bat sortzeko. Eraikin honek, Panopticon izena jasoko duena, denbora baterako erakusketentzako guneak ere izango ditu, baita hitzaldi gelak, irakurketa gelak, liburu eta eskuizkribuak erakusteko gune bat eta kafetegi bat ere. Hiru solairu, Petrie Museoarentzat izango dira, eta bilduma, lehen aldiz, erakusketa publiko iraunkor bezala egongo da.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)Petrie Museoaren webgune ofiziala.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Petrie museoa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité