Aller au contenu principal

Hôtel des Invalides


Hôtel des Invalides


Baliaezinak edo, frantsesez Hôtel des Invalides, XVII. mendeko (1671-1676) eraikin ikusgarri bat da, Parisko 7. barrutian dagoena, Eskola Militarretik 400 metrora; egun, Armadaren Museoa bertan dago.

Historia

Eraikina Luis XIV.a Frantziakoa erregearen aginduz eraiki zen, etxerik gabe geratzen ziren gerrako beterano baliaezinentzat. Planoak Libéral Bruantenak dira, eta Jules Hardouin-Mansartek eraiki zuen.

Napoleon Bonaparteren hondarrak ditu bertan, Santa Helena uhartetik Parisera 1840an eraman zirenak, Luis Felipe Orleansekoaren ekimenez. 1940tik, haren seme Napoleon II.a Frantziakoaren eta anaia Joseph Bonaparteren hondarrak ere baditu, baita zenbait mariskalenak ere, horien artean, Louis Hubert Lyautey, Ferdinand Foch eta Philippe Leclercenak.

Arkitektura

Multzo arkitektonikoa San Luisen kaperako bere urre koloreko kupulagatik (frantsesez, dôme) nabarmentzen da.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Place des Invalides, 75007 Paris, Frantzia
  • Ordutegia:
    • 10:00 - 18:00 apirilaren 1etik urriaren 31ra
    • 10:00 - 17:00 azaroaren 1etik martxoaren 31ra
  • Geltokiak:
    • La Tour-Maubourg
    • Ecole Militaire
    • Invalides
    • Varenne
    • St François Xavier
    • Invalides

Kanpo estekak

  • Hôtel des Invalides eraikinaren webgunea (Ingelesez)
  • Hôtel des Invalides eraikinaren webgunea (Gaztelaniaz)
  • Hôtel des Invalides eraikinaren webgunea (Frantsesez)
Collection James Bond 007

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hôtel des Invalides by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité