Aller au contenu principal

St. James jauregia


St. James jauregia


St. James Jauregia (ingelesez: St James's Palace) Londresko jauregirik antzinako eta historikoenetako bat da. Pall Mallen dago, St. James's Parkearen iparraldean.

Historia

Jauregia, Henrike VIII.a Ingalaterrakoak eraiki zuen 1530ean, legenarrak jotako gaixoen ospitale bat zegoen tokian. San Jaimeri eskaini zion eta Tudor estiloan eraikia izan zen. Errege-erreginen Londresko egoitza nagusia bihurtu zen, Whitehall Jauregiak su hartu zuenean. Monarkiaren gune administratibo bihurtu zen (oraindik mantentzen duen funtzioa). Hala ere, Viktoria erreginak britainiar monarkiaren egoitza ofiziala Buckingham Jauregira pasa zuenean, hein handian galdu zuen eragina.

Informazio praktikoa

  • Metro geltokia: St. James's Park

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)St. James Jauregiaren webgunea



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: St. James jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité