Aller au contenu principal

Joker Stairs


Joker Stairs


Joker Stairs (euskaraz: «Jokerren Eskailera») New Yorkeko Bronx auzoan dagoen harmailadia da. Shakespeare eta Anderson ibilbideak lotzen ditu, West 167th Street-en, Highbridge sailan. Eskailera hauek ez dira berriak eta inoiz ez dira turismoaren ikuspuntutik interes bereziko lekua, baina 2019an, Joker filmaren eszena ospetsuetan ezagutzera eman ziren eta, ondorioz, turismoa erakartzeko tokia bihurtu da.

Testuingurua

Filman, Arthur Fleck, pertsonaia nagusia, behin eta berriro eskailera horietan agertu zen, igotzen eta jaisten, bere eguneroko errutina barruan. Filmaren klimaxen, gainera, jantzi gorri batez eta pailazo gisa makilatuta, Fleck dantzatzen agertu zen eszenatoki horretan. Hori gutxi balitz, harmailadia filma promozionatzeko kartel batean agertu zen.

Gaur egun Arthurren dantza eta tokia turismo gune bat bihurtu da. Halaber, Interneteko memea bihurtu da. Bisitari askok filmaren eszena antzezten dute eta, batzuk, Jokerren jantzia janzten dute. Jendearekin gehiegizko presentziarekin haserretuta, biztanleak protestatzen hasi dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Joker
  • Joker filma

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Jokerren dantza osoa.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Joker Stairs by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité