Aller au contenu principal

Greenwicheko Errege Behatokia


Greenwicheko Errege Behatokia


Greenwicheko Errege Behatokia (ingelesez: Royal Observatory) Britainia Handiko Cambridgeko Unibertsitateko Astronomia Institutuan dagoen behatoki astronomiko bat da. Eraikin historikoa Londresko Greenwich udalerrian (borough) kokaturik dago.

Behatokiaren kronologia

  • 1675:Royal Observatory, Greenwich sortzen da, Karlos II.a Ingalaterrakoa erregearen aginduz, bertako lehen zuzendari bezala, John Flamsteed izendatu zutelarik. Funtsik ez izan arren, Flamsteedek, bere poltsikotik dirua jarrita, eraikinak eraiki eta bi teleskopio ezarri zituen.
  • 1712: Edmond Halleyk, zeruaren lehen mapa zehatza argitaratu zuen, Flamsteeden baimenik gabe, eta honek, suak hartuta, aurkitu eta erostea lortu zituen ale guztiak erretzen zituen.
  • 1725: Flamsteed hil ondoren, honen emazteak, bere senarraren izar katalogoa argitaratu zuen, ipar hemisferioko 3.000 izarren posizioa zehazten zuena hiru liburutan.
  • 1924: denboraren ordu seinaleak, lehen igortzea, otsailak 5ean izan zen.
  • 1948: Astronomer Royal, Herstmonceuxera aldatu zen.
  • 1957: Royal Greenwich Observatory izena hartu zuen. Greenwicheko tokia, Old Royal Observatory (Behatoki zaharra) deitzen da.
  • 1990: Obserbatorioa Cambridgera pasa zen
  • 1998: Obserbatorioa itxi zen eta Greenwicheko tokia, Royal Observatory eta National Maritime Museumaren zati bat izatera pasa zen berriz.

Iruditegia

Ikus, gainera

  • Greenwich

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Behatokiari buruzko webgunea.

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Greenwicheko Errege Behatokia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité