Aller au contenu principal

Parisko Sinagoga Handia


Parisko Sinagoga Handia


Parisko Sinagoga Handia (hebreeraz: בית הכנסת דה לה ויקטואר‎ ; frantsesez: grande synagogue de Paris) edo Garaipenaren Sinagoga frantsesez: synagogue de la Victoire) Frantziako sinagogarik nagusienetariko bat da. Paris hiriko juduen gurtzatoki nagusia da. Bere jabea Parisko Udala da eta 1987an monumentu historiko izendatu zuten.

Alfred-Philibert Aldrophe (1834-1895) bere arkitektoa izan zen, Versaillesko sinagoga eta Enghien-les-Bainsekoa ere eraiki zituena. Eraikuntza-lanak 1867an hasi ziren eta sinagoga 1874an inauguratu zuten, 1875ean publikoari irekiz. Estilo klasikoan eraiki zuten, baina bizantziar motiboekin apaindua.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko Sinagoga Handia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité