Aller au contenu principal

Galerie nationale du Jeu de Paume


Galerie nationale du Jeu de Paume


Galerie nationale du Jeu de Paume, Parisko Tuilerien Lorategien iparmendebaldeko izkinan, Parisko 1. barrutian dagoen arte garaikideko museo bat da.

Historia

Eraikina, 1861ean eraiki zen, Napoleon III.aren erregealdian. Jatorrian, tenisaren arbaso den jeu de paume jokoaren pistak izan zituen.

1940tik 1944 arte, judutarren ondasun kulturalak gordetzeko erabili zen, Frantzian erregimen naziak konfiskatu zituenak.

1986 baino lehen, Musée du Jeu de Paume zuen, inpresionismoko margolan azpimarragarri ugari zituena, gaur egun, Orsay Museoan aurkitzen direnak.

Informazio praktikoa

  • Helbidea: 1 Place de la Concorde
  • Ordutegia:
    • 11:00 - 21:00 asteartetik, ostegun, ostiral eta larunbatetan
    • 11:00 - 19:00 asteazken eta igandetan
    • Astelehenetan itxita
  • Geltokia: Concorde

Kanpo estekak

  • (Frantsesez)Galerie nationale du Jeu de Paume

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Galerie nationale du Jeu de Paume by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



PEUGEOT 205

Quelques articles à proximité