NULL NULL | owlapps Aller au contenu principal

Sainte-Marie-Majeure katedrala (Marseilla)


Sainte-Marie-Majeure katedrala (Marseilla)


La Major katedrala edo Sainte-Marie-Majeure basilika (frantsesez: Cathédrale Sainte-Marie-Majeure de Marseille edo Cathédrale de la Major), estilo neo-erromaniko-bizantziarrean eraikia, Marseilla hiriko katedrala da (Rodanoren Ahoak, Proventza-Alpeak-Cote d'Azur, Frantzia). XIX. mendearen bigarren erdialdera eraiki zen, 1852-1893 urte bitartean.

Garai honetan hiriaren gizarte, ekonomia eta demografiaren hazkunde bat eman zen. Eraikin garrantzitsuekin apaindu zen: Saint-Charles geltokia (1848), Burtsaren Jauregia (1852), Longchamp Jauregia (1862), Pharo Jauregia (1854) edo Notre-Dame de la Garde basilika (1864). Testuinguru honetan katredral berri baten eraikuntza erabakitzen da, betiere Léon Vaudoyer arkitektoaren arauen arabera.

Major Katedrala Portu Zaharra eta merkatal portu «berria»-ren artean dagoen ordekan eraiki zen, Joliette auzoa eta Forte Saint Jean auzotik hurbil. Bere arkitektura eta barne apaindura haitzurdin eta porfiroz egina dago, eraikin erliotsua izateko itxura berezia emanaz.

1896ko urtarrilaren 24an Leon XIII.a aitasantuak basilika bilakatu zuen.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioaren Fitxa
  • (Frantsesez) Monum webgunearen fitxa
  • (Frantsesez) Structurae.de webgunearen fitxa
  • (Frantsesez) Ikuspegi panoramikoa
  • (Frantsesez) Marseillako katedraleen webgunea

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sainte-Marie-Majeure katedrala (Marseilla) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité

Non trouvé