Aller au contenu principal

Sirenen etxea (Sevilla)


Sirenen etxea (Sevilla)


Sirenen etxea (gaztelaniaz: Casa de las Sirenas) Andaluziako Sevilla dagoen jauregi-etxea ezaguna da. XIX. mendean eraikia, arkitektoa Joaquín Fernández Aiarragarai hernaniarra izan zen. Jatorrizko izena Recreo de la Alameda izan zen.

Historia

Joaquín Fernández Aiarragaraik etxea diseinatu zuen Lázaro Fernández de Angulo, Esquiveleko markesaren enkargua izanik. Estetikoki arkitektoak XVIII. mendeko frantses jauregien estiloa imitatu zuen: lau angeluko oinplanta, lorategiz inguratuta eta lau hormekin inguratuta. Etxeak oinplanta eta lehenengo solairua ditu. Teilatua arbelezko teilez estalia dago. Sirenen izena atari nagusian dauden bi esfingeen presentziatik datorkio.

Etxearen burdin sareak Portilla anaiek egin zituzten, 1862an. Diseinurako Tabako Lantegiaren eredua erabili zuten.

1870ean Esquiveleko markesak etxea Basilio del Camino y Hermanos lantegi eraikitzaileari saldu zion. Ondoren ere etxean José Domingo de la Portilla eta María Susana Pérez de Guzmán emaztea bizi izan ziren eraikinean; azken hau 1971n hil zen. Hamarkada horretan etxea utzik egon zen. 1989an Sevillako Udalak erosi zuen. Zortzi urtez zaharberritzeko lanak luzatu ziren. 1998tik auzoko kultur-etxea da.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Kondaira eta parapsikologia Sirenen etxean.

Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sirenen etxea (Sevilla) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité