Aller au contenu principal

Copacabana (kabareta)


Copacabana (kabareta)


Copacabana, AEBetako New York hiriko Manhattan barrutiko kabaret areto bat izan zen. Ospea bezero ospetsu askoren parrandaleku izateagatik datorkio.

1940ko azaroaren 10ean ireki zen, eta bere jabeetako bat Frank Costello italiar-estatubatuar mafiaburua izan zen. Bere historian zehar ez zen leku bakar batean egon, Manhattango kokaleku askotan baizik.

2020ko COVID-19 pandemiaren ondorioz itxi egin zen, halere 2021ean berrirekitzea aurreikusia dago.

Zinema

Film askotan agertu da, tartean Copacabana, Goodfellas, Raging Bull, Tootsie, The Purple Rose of Cairo, Carlito's Way, The French Connection, Martin and Lewis, Green Book, Beyond the Sea eta The Irishman.

Kanpo estekak

  • Copacabana webgune ofiziala (Ingelesez)
  • Copacabana kabaret historikoa (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Copacabana (kabareta) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité