Aller au contenu principal

Bayard-Condict eraikina


Bayard-Condict eraikina


Bayard-Condict eraikina Manhattango NoHo auzoan dagoen eraikin bat da. Bleecker Streeteko 65. zenbakian dago, Broadway eta Lafayette Street artean, Crosby Streeteko burualdean. Louis Sullivan arkitektoak New Yorken egin zuen lan bakarra da. 1897 eta 1899 artean eraiki zen Chicagoko Eskolaren estiloan; arkitekto asoziatua Lyndon P. Smith izan zen. Eraikina, jatorrian, Condict Building bezala ezagutzen zen, Bayard Building bezala berrizendatua izan aurretik. Eraikina, bere garairako diseinu erradikal bat bezala hartu zen, onartutako statu quoa zen Amerikako arkitektura errenazentistaren murrizketen aurka zihoalako, baina eragin gutxi izan zuen New Yorkeko hiriaren diseinu arkitektonikoan, garai horretan Bleecker Street zen gune industrialean zuen kokapenagatik.

Eraikina New York hiriko mugarri izendatua izan zen 1975ean, eta AEBko Mugarri Historiko Nazionala da 1976tik.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bayard-Condict eraikina by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité