Olacaceae familiak landare dikotiledoneoak biltzen ditu. Barruan 250 espezie 25 generotan daude. Zuhaitzak, zuhaixkak edo lianak dira, batzuk ostalarien sustraiak parasitatzen dituzte, mundu osoko eskualde subtropikaletatik tropikaletaraino. Iberiar Penintsulan ez daude.Ximenia generokoak jangarriak dira.
Izena Olax genero motatik dator, latinezko "usaina, lurrintsua", landare honen egur usaintsuari erreferentzia eginez.
Angiosperm Phylogeny Website eta Parasitic Plant Connection webguneek (2008ko otsailaren 9) familia berriak onartzeko proposamena egin dute. Esaterako Schoepfia generoa Schoepfiaceae familia bilkatzea proposatu dute.
Conspectus Florae Africae (laburdura Consp. Fl. Afr.) deskribapen botanikoak dituen liburu ilustratua da, Théophile Alexis Durand-ek eta Hans Schinz-ek batera idatzi zutena. Bruselan 2 liburukitan argitaratu zen 1895-1898 urteetan Conspectus Floræ Africæ ; ou, Énumération des plantes d'Afrique izenarekin.
Gainerako liburukiak ez ziren sekula argitaratu.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou