Aller au contenu principal





Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)



Hygeburg


Hygeburg


Hygeburg (floruit 780), Hugeburc edo Huneberc ere, Alemaniako Heidenheimeko abadiako moja anglosaxoi bat izan zen.

Hygeburg Willibald-en biografia (Vita S. Willibaldi) baten egilea izan zen, 767 eta 778. urteen artean idatzitakoa. Willibalden anaiaren (Wynnebald) biografia ere egin zuen, Heidenheimeko abadea izan zena 761. urtean hil zen arte. Vita S Wynnebaldi 782tik 785era aldian egin zuen. Baliteke Hygeburg Willibald-ekin elkartu izatea 777. urtean, bere anaiaren oroitzapenen itzulpena antolatu zuenean.

Vita Willibaldi-k bidaia liburu bat barne hartzen du, "Hodoeporicon" ("bidaia liburua", antzinako grezieratik eratorritako izena), Willibaldek Jerusalemera egindako bidaia baten kontaketa, Erroman eta Anatolian zehar 723tik 729ra bitarte.

Erreferentziak

Gehiago Irakurri

  • Lapidge, M., "Hygeburg", in M. Lapidge et al., The Blackwell Encyclopedia of Anglo-Saxon England. Blackwell, 1999. ISBN 0-631-22492-0

Kanpoko loturak

  • Palestine Pilgrims' Text Society (1891): The hodæporicon of Saint Willibald (ca 754 AD) by Roswida
  • Huneberc of Heidenheim: The Hodoeporican of St. Willibald, 8th Century

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hygeburg by Wikipedia (Historical)







Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)



Kleobulina


Kleobulina


Kleobulina (Κλεοβουλίνη) edo Eumetis (Rodas, K.a. VI. mendea) antzinako Greziako filosofo eta poeta izan zen, eta enigmak idazten zituen.

Biografia

Bere aita Kleobulo Lindosekoa, Greziako zazpi jakitunetako bat, izan zen. Emakumeek hezkuntzarako eskubidearen aldekoa izan zen eta hala jokatu zuen alabarekin.

Ekarpen literarioak

Kleobulina kronologikoki lehen emakume filosofoa da. Poesia hexametrotan idatzi zuen eta asmakizunak edo igarkizunak idazten aditua izan zen. Izan ere, enigmak ziren oturuntzetan dibertimendu bezala lantzen zen azpigenero poetikoetako bat. Kleobulinari egotzitako hiru asmakizun kontserbatu dira.

Lehenengoaren erantzuna bentosa da, bigarrenarena, "borroka", hirugarrenarena, "frigiar flauta" (sarri asto hezurrekin egiten zena).

Beste idazleen aipamenak

Kleobulina aipatzen dute beraien lanetan: Aristotelesek bere Poética-n, Plutarkok Zazpi jakitunen sinposioan (Επτά σοφών συμπόσιον - Septem sapientium convivium), Diogenes Laerziok eta Klemente Alexandriakoak ere bai. Kratilok komedia bat idatzi zuen Kleobulinak izenekoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Kate Lindenmann, Cleobulina of Rhodes c. 550 BCE Rhetoric & Logic. (2016)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Kleobulina by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION