Aller au contenu principal

Paris Handia


Paris Handia


Paris Handiko metropolia (frantsesez: métropole du Grand Paris edo MGP; metʁopɔl dy ɡʁɑ̃ paʁi ahoskatua) Paris eta inguruan dituen aldiri hurbilenak biltzen dituen lankidetzarako egitura administratibo bat da. Metropolia 2016ko urtarrilaren 1ean jaio zen eta 131 komuna ditu. Paris hiria barne hartzen du, 123 komunak aldirietako departamenduetan (Hauts-de-Seine, Seine-Saint-Denis eta Val-de-Marne)), eta zazpi komuna aldirietako kanpoko bi departamentutan, Val-d'Oiseko Argenteuil eta Essonneko Paray-Vieille-Poste, azken hauek Paris-Orly aireportua dagoen lekua direlako.

Paris Handiak 814 kilometro koadro ditu eta 7 milioiko biztanleria.

210 kideko Metropolitar Kontseiluak metropolia administratzen du. Hiritarrek ez dute zuzenean aukeratzen, udal-biltzarreko kideek aukeratuak baitira. Metropolitar Kontseiluren erantzukizunak hiri-plangintza, ostatua eta ingurunearen babesa dira.

Udalerriak

Établissements Publics Territoriaux

Paris Handiko 131 udalerriak 12 Établissements Publics Territoriaux-tan (EPT) banaturik daude.

     T1 – Paris Hiria (berez, ez da EPT bat, udalerri bakarra delako)      T2 – Établissement public territorial Vallée Sud Grand Paris      T3 – Établissement public territorial Grand Paris Seine Ouest      T4 – Établissement public territorial Paris Ouest La Défense      T5 – Établissement public territorial Boucle Nord de Seine      T6 – Établissement public territorial Plaine Commune      T7 – Établissement public territorial Paris Terres d'Envol      T8 – Établissement public territorial Est Ensemble      T9 – Établissement public territorial Grand Paris - Grand Est      T10 – Établissement public territorial Paris-Est-Marne et Bois      T11 – Établissement public territorial Grand Paris Sud Est Avenir      T12 – Établissement public territorial Grand-Orly Seine Bièvre

Erreferentziak

Kanpo estekak

Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Paris Handia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité