Aller au contenu principal

Fūun! Takeshi Jō


Fūun! Takeshi Jō


Fūun! Takeshi Jō, japonieraz 風雲!たけし城, euskaraz literalki "Zurrunbiloa! Takeshiren Gaztelua" esan nahi du, ingelesz Takeshi's Castle, Japoniako telebistako umorezko oztopo lehiaketa bat da, 1986-1989 artean Tokyo Broadcasting System (TBS) katean aireratu zen.

Takeshi Kitano umorista, aktore eta zinema zuzendariak aurkezten zuen, hortik izenburua, eta helburu nagusia lehiakideek oztopoz beteriko trebezia fisikozko probak gainditzea zen, gehienak kolpe ta erorketez osatuak, horiek gaindituz Takeshiren morroi xelebreek defendatutako gaztelura iritsi beharra zuten. Gaztelura iristen zenak milioi bat yeneko saria bereganatuz.

1990eko hamarkadako lehen erdian Hego Euskal Herrian Telecinco katean Humor Amarillo izenpean aireratu zen, eta 2006an Ipar Euskal Herrian Takeshi's Castle izenpean W6, M9 eta Comedy Central kateetan.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Fūun! Takeshi Jō by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité