Aller au contenu principal

Oi Hockey Estadioa


Oi Hockey Estadioa


Oi Hockey Estadioa, japonieraz : 大井ホッケー競技場 - Ōi hokkē kyōgijō, Tokion dagoen erabilera anitzeko estadioa da. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako eraiki zen. Olinpiar Jokoetan belar hockey lehiaketak eta Paraolinpiadetako futbol lehiaketak jokatuko dira bertan. Japoniako hiriburuko kostaldean dago, Erdialdeko Oi Kostaldeko Parkean, eta 15.000 ikusleentzako lekua du bi zelaitan banatuta.

Instalazioen ikuspegi orokorra

Eraikuntza 2019ko urtarrilean hasi zen, eta urte horretako ekainean amaitu zen. Estadioaren azalera belar artifizialez egina dago

Jokoen ostean, instalazioak kirol ezberdinetarako eta kirol entrenamendu programetan erabiltzea aurreikusten da

Kokapena

Oi Hockey Estadioa Oi Central Coastal Park eremuan dago. Tokioko Ōi Keibajō Mae geltokitik edo Keikyu Tren Line Main Line Tachiaigawa geltokitik irits daiteke.

Ikus gainera

Belar-hockeya 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan

Erreferentziak

Kanpo esteka

  • Oi Hockey Estadioa - Japoniako Hockey Elkartea
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Oi Hockey Estadioa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



PEUGEOT 205

Quelques articles à proximité