Aller au contenu principal

Brongniart jauregia


Brongniart jauregia


Brongniart jauregia (frantsesez: Palais Brongniart) edo Burtsaren jauregia (frantsesez: palais de la Bourse) Frantzia hiriburuaren 2. barrutian dagoen jauregi bat da, Parisko Burtsaren egoitza dena. Napoleon Bonaparte 1807an Alexandre Théodore Brongniart arkitektoari jada 1724tik aurrera martxan zegoen burtsarentzat eraikin berri bat diseinatzea eskatu zion.

Lanak 1808an hasi ziren, baina Alexandre Théodoreren heriotza eraikuntza betean iritsi zitzaion, 1813an, eta, beraz, Éloi Labarre arkitektoak jarraitu behar izan zuen proiektuarekin, 1826ko azaroaren 4an inauguratu baitzen. Brongniart jauregiak 150 urte baino gehiagoz hartu zituen burtsa-jarduerak, 1987an sistema informatizatuari utzi aurretik. Gaur egun, eraikina, funtsean, auditorio gisa erabiltzen dute, kongresuak, erakusketa bereziak eta ekitaldiak egiteko.

Bitxikeria gisa, 1967an soilik lortu zuten emakumeek Parisko Burtsaren jauregian sartzeko eskubidea.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: 28 Place de la Bourse, 75002
  • Geltokia: Bourse

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Brongniart jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité