Aller au contenu principal

La Rivière (Maillol)


La Rivière (Maillol)


La Rivière (Ibaia) Aristide Maillol (1861-1944) eskultore frantsesak tokien arabera berunez edo brontzez egindako eskultura da. 1938-39an hasita, 1943 arte ez zuen osatutzat eman. Eskulturak biluzik dagoen emakume bat irudikatzen du, oso modu errealistaz. Hauek dira neurriak: 136.5 zm × 230 zm × 170 zm. Dinamismo handiko eskultura da.

Dina Vierny eskultorearen inspirazioa izan zen modeloa. Lan hau Maillolen bizitzaren amaierako estatua monumentaletako bat da.

Kokapenak

Eskultura mundu osoko tokitan dago erreplikatuta:

  • Parisen, Tuilerien lorategietan.
  • Saint Louis (Missouri)n, Citygarden parkean.
  • New Yorken, MoMAn.
  • Pasadenan, Norton Simon Museumen.
  • Zurichen, Talacker-en.
  • Hamburgon, Kunsthallen.
  • Richmonden, Virginian, Virginia Museum of Fine Arts.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: La Rivière (Maillol) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité