Aller au contenu principal

Moulin Rouge


Moulin Rouge


Moulin Rouge (euskaraz "Errota Gorria") Parisen dagoen kabaret tradizional bat da. Pigalle auzo gorrian dago, Clichy boulevardean (18. barrutia), Montmartre auzoaren oinean.

1889an Paris Olympiaren jabe ere bazen Josep Ollerrek eraiki zuen. Eraikinaren goialdean duen eta izena ematen dion kolore gorriko errota baten imitazioagatik da ezaguna. Moulin Rouge Parisko gaueko ikur enblematiko bat da, eraikinak oraindik jarraitzen duen historia aberats bat du.

Duela ehun urte baino gehiagotik, Moulin Rouge turista askorentzako, ezinbestean bisitatu beharreko tokia da. Moulin Rougek gaur egun, Belle Époquearen giro bohemioa sentitu nahi dutenentzako ikuskizun barietate handia eskaintzen du, giro hau oraindik eraikinaren barnean ikus daitekeelarik. Hala ere, Parisko Moulin Rougeren izena eta estiloa mundu osoko beste kabaret askok imitatu dituzte.

Artistak

Moulin Rougen aktuatu zuten artista batzuk honako hauek izan ziren: Jane Avril, Charles Aznavour, Josephine Baker, New Yorkeko Cotton Club kabareteko artistak, 1937an, Jerry Lewis, Dean Martin, Frank Sinatra, Liza Minelli, Bing Crosby, Dalida, Sacha Distel, Yves Montand, Edith Piaf, Yvette Guilbert, La Goulue, Mistinguett, Peter Ustinov, La Pétomane, Ginger Rogers eta Charles Trenet.

Moulin Rouge Henri de Toulouse-Lautrec margolariaren margolan post-inpresionistetako askoren gaia ere izan zen. Moulin Rouge Pierre La Mureren liburu baten izenburua ere izan zen, 1952ko Moulin Rouge filmerako egokitu zena eta protagonista bezala Jose Ferrer eta Zsa Zsa Gabor izan zituena. Izenburu bereko beste zenbait film ere badaude, horien artean Moulin Rouge!, 2001ean filmatu zena eta protagonista bezala Nicole Kidman, Kylie Minogue, Ewan McGregor, John Leguizamo eta Jim Broadbent dituena. Aipaturiko bi filmak euren urteetan film musikal hoberenarentzako Oscar saria jasotzeko izendatuak izan ziren.

Egungo deskribapena

Andrey Belyk Moulin Rougeri buruz zera idatzi zuen, Alexander Bloki zuzendutako 1906ko gutun batean, "Infernuko Taberna" bezala deskribatuz, lekaioak deabruak bezala janzten diren toki bat.


Stripteasea

Parisko gaueko bizitza deskribatzen duen liburuak (People's Almanac) jatorrian 1890eko hamarkadan stripteasea egin izanari sinesgarritasuna ematen dio, ikuskizunak pixkana-pixkana arropak kentzen ari zen emakume bat erakutsiko zuen, gorputza ziztatzen ari zaion arkakuso baten alferreko bilaketan. Garai honetan Moulin Rouge zein Folies Bergère agertokian erdi biluzik eta tableau vivantak egiten ari ziren emakumeen dantza bat agertzen zen ikuskizun mota hau erakusten gaueko aitzindariak izan ziren. Moulin Rougen 1907an agertu zen aktorerik ezagunenetako bat Germaine Aymos izan zen, hiru maskor txikirekin janzten lehenetako bat izan zena.

Moulin Rouge hedabideetan

Telebistan

1962ko uztailaren 1ean Ed Sullivan Show saioa Moulin Rougen filmatu zen eta bertan Connie Francis iparramerikar kantari handiak eta Frantziako rock musikaririk handiena den Johnny Hallydayk antzezten zuten.

Zineman

Zinemaren historian zehar, Moulin Rouge izenburua duten bederatzi film egin dira, honako hauek horien artean:

  • 1928koa, Ewald André Dupontek zuzendua
  • 1934koa, Sidney Lanfieldek zuzendua. Lucille Ball agertu zen korista bezala.
  • 1939koa, André Hugonek zuzendua. Bere aktore nagusia Eugenia Bellini izan zen.
  • 1944koa, Yves Mirandek zuzendua.
  • 1952koa, John Hustonek zuzendua eta protagonista nagusi bezala Jose Ferrer eta Zsa Zsa Gabor zituena.
  • 2001ekoa, Baz Luhrmannek zuzendua.

Baita ere:

  • French Cancan, Jean Renoirrek zuzendua eta protagonista bezala Maria Felix zuena, Moulin Rougeri buruzko fikziozko istorio bat.

Eta gainera:

  • A night at the Moulin Rouge, 1951ko film bat (Ding Dong! izenburuarekin ere ezagutu zen) Kaliforniako Oakland hiriko Moulin Rouge klubeko antzezlan burleskoei buruzkoa.
  • Moulin Rouge PlayStationeko honako joko hauetan ikus daiteke: Medal of Honor: Underground eta Midnight Club.

Ikus gainera

  • El Molino
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Kanpo estekak

  • (Frantsesez)Moulin Rouge Paris — Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Moulin Rouge by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité