Aller au contenu principal

Jardin d'agronomie tropicale


Jardin d'agronomie tropicale


Jardin d'agronomie tropicale (Agronomia-lorategi tropikala) Parisen dagoen 4 hektareako lorategia da. 1907ko erdialdean inauguratu zen. Egungo lorategia Bois de Vincennesen ertzean kokatu zen, Nogent-sur-Marnen, saiakuntza kolonialeko lorategi zegoen lekuan; lorategi hori XIX. mendearen amaieran kolonietako ekoizpenak handitzeko Frantziako Administrazioaren tresna izan zen. XX. mendearen hasieran, 10.000 aldaxka eta 40.000 hazi esportatu ziren handik itsasoz haraindiko Frantziako jabetzetara.

Historia

1899an, saiakuntza kolonialeko lorategia landare exotikoei buruzko esperientzia agronomikoak koordinatzeko sortu zen: kafetegiak, bananak, kautxuko zuhaitzak... Helburua ekoizpenak handitzea zen. 1907an, Parisko nazioarteko erakusketa kolonialarekin, lekua lorategi didaktiko bihurtu zen non Asiako eta Afrikako jabetza frantsesak erakusgai jartzen ziren. Bost herri exotiko berreraiki ziren, monumentuekin, ekoizpenekin eta baita biztanleekin ere. Parisko biztanleek kolonietako herriak ezagutzen zituzten, Parisera garraiatuak, harri-kartoizko dekoratu gisa. Erakusketa honen ondorioz, erakusketa kolonialak deiturikoak geroago benetako giza zoologiko gisa kalifikatuko ziren. Lekua apurka-apurka degradatzen joan zen. CIRAD erakundea (Centre de coopération internationale en recherche agronomique pour le développement) 1976an Montpellierrera eraman zuten. Eraikinak hondatzen, izorratzen eta erretzen joan ziren bitartean; landare exotikoak erabat desagertu ziren.

Lorategia 2003an erosi zuen Paris hiriak, eta egokitzapen-programa bati ekin zion. Eraikinak segurtasunean jarri ondoren, lorategia jendearentzat irisgarria da berriro.

Iruditegia


Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Parisko nazioarteko erakusketa koloniala
  • Giza zoologiko
  • Parisko 12. barrutia

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Jardin d'agronomie tropicaleri buruzko informazioak.
  • (Frantsesez):Lorategiaren egungo argazkiak.
Collection James Bond 007

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Jardin d'agronomie tropicale by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité