Aller au contenu principal

Disneyland Paris


Disneyland Paris


Disneyland Paris Frantziako hiriburu den Paristik ekialdera dagoen Marne-la-Vallée konplexu turistikoan kokatua dagoen aisialdi eta opor konplexu bat da. Konplexu hau Parisko erdialdetik 32 kilometroko distantziara dago, Chessy herrian.

Disneyland Paris Disneyren bi parke tematiko (Disneyland Park eta Walt Disney Studios Park), entretenimendu gune bat eta zazpi hotel ofizialez osatua dago. 1992ko apirilak 12tik dago irekita, eta AEBetatik kanpo ireki zen bigarren resorta da, Tokyo Disney Resorten ondoren, baita Disneyren jabetzako eta enpresa honek ustiatutako lehena ere. 2009an 15,4 milioi bisitari izan zituelarik, Europako toki turistikorik garrantzitsuenetako bat da.

Disneyland Paris Euro Disney S.C.A. konpainia frantsesak ustiatzen zuen, izan ere, honen jabetzakoa zen. 2017 The Walt Disney Companyk gehiengo partaidetza zeukan konplexuan, gainontzeko akzioak erosi zituen arte. 2017an Al Waleed Bin Talal saudi printzearena zen %9 eskuratu zuen The Walt Disney Companyk, eta gainontzeko akzio bakoitzarengatik 2 euro eskaini zituen. Horrela, The Walt Disney Companyren partaidetza %85,7 arte igo zen.

Eraikuntza eta negoziaketa prozesuetan zehar, eztabaida handiak izan ziren turismoko gune honen inguruan, Frantzian oso ospetsuak diren hainbat pertsonek parke honen eraikuntzaren inguruko kexa bideratu zutelako. Honez gain, sindikatu eta hainbat frantsesek protestak antolatu zituzten. Parkea ireki zenean, parkera gerturatzen zen pertsona kopurua, hotelen betetze-nibela eta diru-sarrerak aurreikusitakoak baino askoz baxuagoak ziren. Jendearekiko irudia hobetzearren, 1995ean, parkearen izena aldatu zuten, Euro Disney Resortetik Disneyland Parisera eta, urte bereko uztailean, konpainiak lehen irabaziak lortu zituen. Konpainiak bere web-orri ofizialean dioenez, 2011n izandako gastuak 63,9 milioi eurokoak izan ziren.

Konplexu turistiko honen bigarren parkea, Walt Disney Studios Park, 2002ko martxoaren 16an ireki zen.

Hastapenak

Disneyland-ek Anaheimen eta Kalifornian eta Walt Disney World-ek Lake Buena Vistan, Floridan, izandako arrakastaren ondoren, Europan antzeko parke tematiko bat eraikitzeko egitasmoak sortu ziren 1972an. 1983an, berriz, Tokio Disneyland ireki zen Japonian E. Cardon Walkerren gidaripean, berehalako arrakasta lortuz.

1984 urte amaieran, Disney konplexuko parke tematikoen buruzagi ziren Dick Nunis eta Jim Corak parkea ezartzeko Europako 1.200 kokaleku posible zituen zerrenda bat aurkeztu zuten. 1985eko martxoan, parkearen kokaleku posibleak 4ra murriztu ziren: 2 Frantzian eta beste 2 Espainian. Bi lurraldeek Disney parke tematikoa bertan eraikitzeko beraien potentzial ekonomikoa eta abantaila turistikoak azaldu zituzten eta Disneyri finantziazio aukerak aurkeztuz lehiatu ziren.

Espainiako bi kokalekuak Mediterraneotik gertu zeuden eta Kaliforniako Disney parkeak zituen uda lehorrak ziurtatzen zituen, klima subtropikala eskainiz, baina, Disneyek Hegoaldeko Frantziako Toulonetik gertu zegoen leku baten inguruan interesa erakutsi zuen, Marseillatik ez oso urrun, eta eskualdeko paisaia atseginak eta klimak Euro Disneyland bertan eraikitzeko kokaleku hoberena zela erakutsarazi zuen. Hala ere, leku horren azpian, harkaitzez osatutako geruza lodiak aurkitu zituzten, eraikitzea zailegia bilakatuko luketenak. Azkenean, Marne-la-Vallée landa-hiria izan zen aukeratua, Parisekiko gertutasunagatik eta Mendebaldeko Europaren erdigunean kokatuta zegoelako. Bertara hurbiltzeko, 68 milioi pertsonek 4 ordu baino gutxiago beharko lituzketela eta 300 milioi pertsonek baino gehiagok 2 orduko hegaldia besterik ez zutela beharko aintzat hartu zuten.

Une horretako Disney-en zuzendari exekutiboa zen Michael Eisnerrek eskaini zizkieten 20 kilometro karratuengatik gobernu frantsesari eskerrak ematen zizkion lehen eskutitza sinatu zuen 1985eko abenduan eta, hurrengo udaberrian, lehen finantziazio kontratuak egin ziren. Eraikitzea 1988ko abuztuan hasi zen eta 1990eko abenduan, jendeari eraikitzen ari zirena erakusteko helburuaz, Espace Euro Disney deituriko informazio gunea ireki zuten.

Euro Disneyland alboan entretenimendu industrian oinarritutako beste parke bat egiteko proiektua berehala garatu zen, Disney MGM Studios - Europa deituko zena eta 1996an hasteko asmoa zuten, 2,3 mila milioi dolarreko aurrekontuarekin.

Eztabaidak

Frantzian Disney parke bat eraikitzearen inguruko ikuspuntua eztabaida handiko gaia izan zen. Aurkariek, Frantziako intelektual nabarmenak barne, inperialismo kulturala zela eta, horrek, Frantzian estatubatuar kontsumismo kaltegarria sustatuko zuela zioten. Beste batzuen iritziz, Euro Disney AEBetako ikur bilakatu zen Frantzian. 1992ko ekainaren 28an, Frantziako baserritar talde batek Euro Disney blokeatu zuen AEBk jarraitzen zuen laborantza-politikaren protesta gisa. Le Figaro frantziar aldizkariko kazetari batek zera zioen:

.

Parisko zuzendari artistiko bat zen Ariane Mnouchkinek, berriz, Txernobyl kulturala deitu zion eta Euro Disneyen lehen urteetan zehar parkearen sinonimo gisa hazi eta komunikabide askotan agertu zen esaldia izan zen.

Topikoak eta eztabaida areagotu egin ziren, Disneyren nagusi estatubatuarrek bilera guztietan ingelesa hitz egin zezaten eskatzeaz gain, Disneyeko langile guztiek itxura arautegi bat bete zezaten eskatzen baitzuten, makillaje, tatuaje, aurpegiko ile, bitxi eta abarren mugaketa eta erregulazioa eskatuz. Frantziako sindikatuek arau hauen aurkako protestak antolatu zituzten, gizabanakoaren askatasunaren erasoa da esanez. Beste batzuek, frantziar kulturarekiko bihozgabea, indibidualista eta gizabanakoaren eta taldearen askatasunari egin zitzaizkion murrizketak frantziar legediaren aurrean, lanaren baldintzak zirela frogatu ezean, ilegalak zirelako kritikatu zuten Disney. Honek kritika hauei aurre egin zien mota horretako enplegu estandarrak inposatzea eragotziko zien arautegi batek bezeroarekiko irudia eta parkearen epe luzerako arrakasta arriskuan jar zezakeela esanez. Hona hemen Thor Degelmann Euro Disneyeko langileen zuzendari kaliforniarraren hitzak:

Inaugurazio eguna

Kritikak ezin isildu bazebiltzen ere, azkenean, iritsi zen ireki zuten eguna. Hitz hauek jarri zuten martxan:

.

1992ko apirilaren 12an, Euro Disneyland ofizialki irekita geratu zen. Bisitariek parkearen sarreran zegoen kaosa nabarmendu zuten eta gobernuaren inkesta batek milioi erdi pertsonek 90.000 ibilgailutan parkera sartzeko aukera izan zutela adierazi zuen. Frantziako irratiek abisoa pasatu zuten jendeak egoera honi ekidin ahal izateko.

Gauza da, eguerdian, aparkalekua gutxi gorabehera erdiraino beteta zegoela, 25.000 pertsona ingururen asistentzia iradokitzen zutelarik. Jendeak kasu egingo zien abisuei, nonbait. Hori pentsatu nahi izan zuten askok, baina datuek ez zuten inongo lasaitasunik eskaintzen.

Arazoak

1992ko maiatzean, The Hollywood Reporter entretenimendu aldizkariak Euro Disney-ko langileen %25ak (3.000 gizon-emakume gutxi gorabehera) dimisioa aurkeztu zuela azaldu zuen, lan-baldintza onartezinen ondorioz. Bisitarien kopurua espero zena baino askoz gutxiago izan zela ere azaldu zuen aldizkariak. Robert Fitzpatrickek, Wall Street Journalekin egin zuen elkarrizketa batean, 1.000 pertsona bakarrik izan zirela beraien lanpostua utzi zutenen kopurua erantzun zuen.

Finantziazio-egoeraren aurrean, Fitzpatrickek, beste erabaki bat hartu bitartean, Disney-MGM Studios Europe proiektua geldiarazteko eskatu zuen. Hotelen prezioek ere beherantz egin zuten.

Ahalegin hauek egin arren, 1992ko maiatzean, eguneko asistentzia 25.000 bisitari ingurukoa zen (edo beste iturri batzuen arabera, 30.000 bisitari), aurreikuspenek 60.000 ingurukoa izango zela esan zuten bitartean. Euro Disney konpainiaren kotizazioak lur jo zuen eta 1992ko uztailaren 23an, jardunean egon zen lehen urtean gutxi gorabehera, 300 milioi liberako galera izan zutela adierazi zuten. Euro Disney-en lehen neguan zehar, Newport Bay Club hotela istea erabaki zuten, hotelen okupazio maila baxua zelako. Bisitari bakoitzak eguneko 33 dolar gastatuko zituela aurreikusi arren, 1992an analistek bisitarien gastuak aurreikusitakoa baino %12 baxuagoak zirela baloratu zuten.

Asistentzia hobetzeko neurrien barnean, parke barruan janariarekin batera edari alkoholikoak zerbitzatzea erabaki zuten eta, 1993ko ekainaren 12an, jarri zen martxan neurri hori.

2002an, Euro Disney S.C.A-k eta The Walt Disney Company-k Disneyland Resort Parisek izango zuen urteko beste irabazi baten berri eman zuten. Hala ere, ondorengo 3 urteetan galerak jasan zituen eta parkeak 2 mila milioi dolar inguruko galerak pilatu zituen 2007 aldera.

2005ean, Walt Disney konpainiak Euro Disney S.C.A-rekin zuen zor guztia sinatu zuen.

Bisitarien galera da enpresaren emaitza txarren iturri. %40a estatubatuar matrizeak kontrolatuta, bisitari gehienak frantsesak dira (%51) eta hauek dira gutxiago etortzen direnak. Britainiarrak %14 dira eta espainiarrak, berriz, %8, baina gauza da parkeak 2 milioi bezero gutxiago duela azken urtean, 14 milioi horretan kokatuz. Kontuan hartu behar da 2014 arte gutxienez, 7 urtetan besterik ez zituela mozkinak lortu..

Kanpo estekak

  • disneylandparis.com

Erreferentziak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Disneyland Paris by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité