Aller au contenu principal

Bayonne


Bayonne


Bayonne New Jersey estatuko Hudson Konderrian kokaturik dagoen hiria da, Jersey Cityko hegoaldean.

Tradizioaren arabera, Bayonne izena Baiona euskal hiriaren izen frantsesetik dator. Esaten da higanot frantsesak bertara joan zirela bizitzera Amsterdam Berria sortu aurretik. XVII. mendearen erdialdean, valoniar frantsesdunak Holanda Berriaren biztanleriaren gehiengoa ziren eta litekeena da hiriari Bayonne izena jarri izana. Hala ere, ez dago hori adierazten duen froga historikorik. Beste teoria batek dio hiriaren izena bi badia artean kokatua egotearen ondorioa dela, Bay-on edo on the Bays. Bayonneko ontzioletan desegin zuten La Normandie frantses transatlantikoa 1947an.

Demografia

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Bayonneko Udalaren webgunea (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bayonne by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité