Aller au contenu principal

Parisko 20. barrutia


Parisko 20. barrutia


Parisko 20. barrutia (frantsesez 20e arrondissement de Paris) Paris banatuta dagoen hogei barrutietako bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago. Arrondissement de Ménilmontant izena ere badu, izen hau askorik erabiltzen ez den arren.

Mugakideak

Iparraldean 19. barrutia du, mendebaldean 11.a, hegoaldean 12. eta ekialdean Les Lilas, Bagnolet, Montreuil eta Saint-Mandé udalerriak.

Auzoak

Barrutia honako lau auzoetan banatua dago:

  • Belleville
  • Saint-Fargeau
  • Père-Lachaise
  • Charonne

Historia

Egungo mugak 1860koak dira, Paris 20 barrutitan banatu zuen 1859ko ekainaren 16ko legeari jarraikiz ezarriak.

Demografia

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

  • Udalaren webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko 20. barrutia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité