Île Saint-Louis Parisen dagoen uhartea da, Sena ibaian kokatua Île de la Cité uhartearen hego-ekialdean (4. barrutia). Izena Frantziako errege Luis IX.en omenez du (Saint Louis).
Uhartea Frantziako lehen hirigintza planetako bat da, XVI. mendean planeatu zen, Henrike IV.a eta Luis XIII.a erregealdietan. Hasieran, bi uharte ziren, baina lurbete eta inguruko kaiak eraiki ziren, uholdeetatik babesteko. Hiri bilbea ortogonala da, uhartearen luzerakoan kale nagusiarekin eta angelu zuzeneko hainbat kalexkekin. Egun, ez du metro geltokitik.
Île Saint-Louisen hôtel particulier (hiri-etxalde) ugari ditu, eta horregatik « l'île des palais » ("jauregien uhartea") goitizena du. 1664an ia amaitua zegoen. Jauregi hauetako zenbait Louis Le Vau arkitektoak eraiki zituen eta François Le Vau anaiak bertako eliza, Saint-Louis-en-l'Île (1644). Handiena hôtel Lambert da, hego-ekialdeko muturrean kokatua. Besteen artean daude:
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou