TF1 edo Télévision Française 1 Frantziako telebizta kate generalista eta pribatu bat da. Egoitza nagusia Paris hiriburuaren iparraldean dagoen Boulogne-Billancourt udalerrian du. Bestalde, Frantziaz gain, Belgika, Suitza, Luxenburgo, Andorra eta Monakon ere ikusgai dago.
Frantziako telebista kate zaharrena da, 1935ean sortu baitzen. Bere sorrera urtetik hasi eta 1987. urterarte telebista kate publiko bat izan zen, halere urte hartan François Mitterrand buru zuen gobernuak kate pribatu bilakatzea erabaki zuen. Gaur egun kate hau Groupe TF1 taldearen jabetza da, era berean talde hau Bouygues industria taldearen barnean dago.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou