Aller au contenu principal

Jersey City


Jersey City


Jersey City Estatu Batuetako ekialdeko hiria da, New Jersey estatuko bigarren hiri nagusia; estatu horren ekialdean dago, New Yorkeko Manhattan uhartearen parean; 247.597 biztanle (2010). Jerseyko portua New Yorkeko kaiaren barruan sartzen da, New Yorkera itsasoz iristen diren gai guztiak Jerseyko kaira sartzen baitira; New York hirigunearekin bat egiten du tunelen bidez. Hudson ibaiaren alboko penintsulan dago. Industriagune eta salerosketa-gune aipagarria da. Industria askotarikoa du; petrolio-findegiak, burdingintza, mekanika- eta kimika-lantegiak.

Historia

Gatazka ugari izan zen Jersey Cityn Estatu Batuetako Independentziaren aldeko gerran.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Jersey Cityren web-orria

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Jersey City by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité