Aller au contenu principal

Kanda santutegia


Kanda santutegia


Kanda santutegia (japonieraz: 神田明神, Kanda-myōjin) Tokioko santutegi xintoista bat da, Chiyoda auzoan kokaturik dagoena. Japoniaren alde bizitza eman dutenei dedikaturiko tenplua da. Daikokuten, Ebisu eta Taira no Masakado kami-ei dedikaturiko tenplua da eta jendea osasun eta oparotasun bila biltzen da bertan.

Historia

730an fundatu bazen ere santutegia 1270 urtean eraiki zen. Hasiera batean Edo gazteluaren inguruan eraiki zen baina 1603an gaur egungo Kanda eremura aldatu zen. Suteek eta lurrikarek sarritan suntsitu dute eta gaur egungo eraikina 1934ean altxatutakoa da. Bigarren Munduko gerrako bonbaketek ez zuten kaltetu hala ere.

Egitura

Santutegirako sarrera Zuishin-mon (japonieraz: 隨神門) ateak markatzen du, altzifre egurrez egindako bi solairutako ateak. Santutegiko eraikinak, tartean Honden eraikina, Gongen-zukui estiloan eraiki zen. Dena gorriz margotuta dago eta barnealdean urrezko eta barnizaturiko apaingarriak ditu.

Jaialdia

Urte bakoitietan Kanda Matsuri jaialdia ospatzen da, Tokioko hiru jaialdi xintoista handienen artean dago. Maiatzaren erdialdean izaten da. Urtarrilean Daikoku Matsuri ere ospatzen da baina jaialdi apalagoa da.

Iruditegia

Kanpo estekak

  • (Japonieraz) Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Kanda santutegia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité