Saitama (japonieraz: 川口市, Kawaguchi-shi) Japoniako Honshuko uhartearen ekialdean dagoen hiria da Saitama prefeturako bigarren hiria da eta 579.069 biztanle ditu (2012).
Kantō lautadaren erdialdean kokaturik dago prefeturako Saitama hiriburuaren hegoaldean. Hiria erabat laua da eta Arakawa ibaiak zeharkatzen du.
Aintzina itsasoaren azpian zegoen gaur egun Kawaguchi den lurraldea, hori erakusten dute Jōmon Aroko maskor pilaketek. Kofun Aroko tumuloei esker badakigu jadanik itsasoak atzera egin zuela.
Tokugawa shogunerrian sortu zen Kawaguchi, shogunek Nikkō Tōshō-gūra joateko erabiltzen zuten bidean. Edo handituz zihoan ahala inguruko herrietako baliabideak eskatzen zituen. Kawaguchin burdin olak ezarri ziren soldaduentzako armak egiteko. Ordutik aurrera burdingintza izan zen Kawaguchiren ezaugarri nagusia.
Kawaguchi 1933an hiri bihurtu zen.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou