Aller au contenu principal

Sagamihara


Sagamihara


Sagamihara (japonieraz: 相模原市, Sagamihara-shi) Japoniako erdialdean Kanagawa prefeturan dagoen hiria da. 2014ko erroldaren arabera 721.105 biztanle ditu, populazioz prefeturako hirugarrena.

Geografia

Kanagawa prefeturako iparraldeko lurrak hartzen ditu, Tokiorekin muga egiten dutenak. Mendebaldean Tanzawa mendiak ditu. Hiru auzotan banatzen da hiria:

  • Midori-ku: mendialdea, azaleraz handiena.
  • Chūō-ku: erdigune administratiboa
  • Minami-ku

Historia

Indusketetan Kofun Aroko aztarnak aurkitu dira, beraz japoniar paleolitikoan jadanik populatua zegoen Sagamiharako eremua. Kamakura Aroan Yokoyama leinua zen nagusi baina Edo Aroan Tokugawa shogunerriak zuzenean administratu zuen.

Meiji berrezarkuntzan lurraldea bi zatitan banatu zen, ekialdea Kōza barrutian eta mendebaldea Tsukui barrutian. 1930 hamarkadan Kōza barrutian Japoniako Armada Inperiala izan zen. 1941ean egin zuten bi aldeek bat. Tokio eta Yokohamarekin garraiobideak hobetu zirenean populazioak nabarmen egin zuen gora. 2007an 700.000 biztanleen muga gainditu zuen.

Ondasun nabarmenak

  • Tanzawa mendiak
  • Sagami aintzira
  • Yōgen tenplua
  • Sagamihara parkea

Iruditegia

Hiri senidetuak

  •  Wuxi (Txina) (1985)
  •  Trail (Columbia Britainiarra) (Kanada) (1991)
  •  Toronto (Kanada) (1998)
Collection James Bond 007

Kanpo estekak

  • (Japonieraz) Sagamiharako webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sagamihara by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité