Aller au contenu principal

St. Martin-in-the-Fields


St. Martin-in-the-Fields


St. Martin-in-the-Fields (euskaraz, San Martin zelaietakoa) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen eliza anglikano ezaguna da. Trafalgar Square enparantzan dago, National Galleryren ekialdean, Charing Cross Road kalearen muturrean. San Martin Tourskoaren izena darama.

Historia

2016 urtean egindako indusketek k.o. 410 urteko hilobia azaleratu dute. Berezia da, izan ere Londres erromatarraren mugetatik kanpo baitago.

Eliza baten aipamen zaharrena 1222 urteko agiri batean aurkitzen da, Westminsterreko Abadiaren esku uzten dela esaten da bertan. 1542an Henrike VIII.ak berreraiki egin zuen. Garai hartatik dagokio in-the-Fields ezizena, izan ere Westminster eta Londres arteko zelaietan isolaturik baitzegoen.

XVIII mendearen hasieran eliza egoera oso kaskarrean zegoen, hala hormak, nola teilatua, eta 1720an Parlamentuak erabaki zuen eliza konpontzea eta 22.000 liberako dirulaguntza eman zuen horretarako. James Gibbs arkitektuak hartu zuen berria eraikitzeko ardura eta 1721 eta 1726 artean burutu ziren lanak. Hasiera batean oso kritikatua izan zen eliza berriaren itxura baina munduko beste tokietan antzekoa eraikitzean fama handia hartu zuen. 1820 hamarkadan Trafalgar Square enparantza eraiki zen eta orduan eraikin ugari altxatu ziren elizaren alboan.

Arkitektura

Oinarri errektangularra dauka elizak, eta habearteak zutabe korintiarren arkuez banaturik daude.

Kanpoaldetik portiko klasiko bat du, tenplo greziar baten estilora eraikia aurrean sei zutabe korintiar dituelarik. Kanpandorre bakarra du 59 metrotako altuera duena. Goian hamabi kanpai ditu.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Metro geltokia: Charing Cross

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: St. Martin-in-the-Fields by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité

Non trouvé