Aller au contenu principal

Syon House


Syon House


Syon House Londres mendebaldean dagoen jauregi bat da, Brentford barrutian, Hounslow udalerrian. Jabea Northumberlandeko Dukea da.

Historia

Syon monasterioa bertan eraiki zen 1431 urtean eta Middlesex konderriko komentu aberatsena izan zen harik eta 1539an itxi zen arte. Koroaren eskutan gelditu zen orduan eta honek Somerseteko I. dukeari eman zion. Dukeak italiar pizkundeko estiloan Syon izeneko jauregia eraiki zuen. 1594an Henry Percy Northumberlandeko Earlak erosi zuen eta ordutik bere ondorengoen eskutan egon da.

1760 hamarkadan Robert Adam arkitektoak jauregiaren barnealdea diseinatu zuen eta Lancelot "Capability" Brown-ek inguruko parkea.

1951 urtean parkeak ateak ireki zizkion publikoari eta 1995ean familiaren gelak ere publikoari ireki zitzaizkion.

Syon Parkea

Tamesis ibaiaren ertzean kokaturik dago eta parez pare du Keweko Errege Lorategi Botanikoa. XVIII mendean Capability Brownek diseinatu bazuen ere gaur egun XIX mendeko itxura dauka. Zuhaitz exotikoen 200 espezietik gora ditu eta aipagarria da Londresko Tximeleten Etxea ere, gaur egun itxita dagoena.

Iruditegia

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Syon House by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité

Non trouvé