Aller au contenu principal

Trocadéro jauregia


Trocadéro jauregia


Trocadéro jauregia (frantsesez: palais du Trocadéro) Parisko XVI. barrutian kokatutako jauregi desagertu bat da. Itxura eklektikoa zuen, arabiar eta bizantziar eraginarekin. Gabriel Davioud eta Jules Bourdais arkitektoek diseinatu zuten 1878ko Erakusketa Unibertsalerako. Chaillot jauregiarengatik suntsitua eta ordezkatua izan zen.  1937ko Erakusketa Unibertsalean. Suntsitua izan aurretik frantziar monumentuen museoa zegoen bertan  Alexandre Lenoirrek sortua, E. Hamyk sortutako lehen etnografia museo paristarra eta ondoren Gizakiaren Museoa izango denaren aurrekaria. Trocadéro lorategia moduan ezaguna zena Jean-Charles Alphadek sortu zuen. 1880tik aurrera, Léon Jaubertek sorturiko behatoki publiko bat ezarri zen bertan.

Gaur egungo Chaillot jauregian antzinako Trocadéro jauregiaren egitura mantendu zen, zirkuluerdi gisarako bi hegal zituelarik. Hala ere, Davioudek diseinaturiko jauregiak erdiko eraikin batekin lotua zegoen (gaur egungo plazan kokatua zegoena), eta dorre zirkular bat zuen albo banatan  morisko eta neo-bizantziar estiloan eginak.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Trocadéro jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité