Aller au contenu principal

Ateneum


Ateneum


Ateneum (finlandieraz: Ateneumin taidemuseo) Finlandiako hiriburuan dagoen arte museoa da. Helsinkiko erdialdean dago, Rautatientori (tren geltoki nagusiko plaza) ondoan, Kaivokatu kaleko 2. zenbakian. Ateneumek Finlandiako arte klasiko bilduma handiena dauka eta, gainera, Finlandiako Galeria Nazionalaren museoa da, Kiasmarekin eta Sinebrychoff Museoarekin batera. Ateneum Theodor Höijer arkitekto finlandiarrak diseinatu zuen eta 1887an eraiki zen. Gaur egun Susanna Pettersson da museoaren zuzendaria.

Ateneumen bildumak arte finlandiarra eta nazioartekoa barne hartzen ditu, XVIII. mendetik XX. mende hasiera arte. Bildumak 4.300 margolan eta 750 eskultura finlandiar ditu, eta atzerriko 650 obra. Artelanetako bat Vincent van Goghen Carrer en Auvers-sur-Oise (1890) margolana da. Ateneum museoak 1903. urtean bereganatu zuen obra hau, beraz, munduko lehen museoa izan zen van Goghen margolan bat eskuratzen.

Ateneum eraikinak estilo neoerrenazentista dauka, eta egitura simetrikoa du. Fatxadan Carl Sjöstrand eta Ville Vallgren eskultoreek egindako eskulturak eta erliebeak daude, eta sinbologia asko daukate. Fatxadako frontoian esaldi bat dago idatzita, latinez: Concordia res parvae crescunt, hau da, ’’Armonian loratzen dira gauza txikiak.’’

Museoa egunero zabalik dago 10:00etatik 20:30era, astelehena izan ezik.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Ateneum by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité