Aller au contenu principal

Bois de Vincennes


Bois de Vincennes


Bois de Vincennes edo Vincennesko basoa Parisko berdegune nagusietako bat da, Bois de Boulognerekin batera. Ekialdean dago eta Parisko udalerriko zati da, 12. barrutian. Vincennes hiriari izena eman zion, parkearen iparraldeko mugan dagoena.

995 hektareako hedadurarekin, Parisko berdegunerik handiena da.

Kokapena

  • Parisko Metroan hel daiteke Porte Dorée, Porte de Charenton, Liberté eta Château de Vincennes geltokiak hurbil baitaude.
  • Hurbil daude, orobat, Vincennes, Fontenay-sous-Bois, Nogent-sur-Marne eta Joinville-le-Ponteko RER trenen geltokiak.

Historia

Vincennesko basoak bere jatorria, Frantziako erregeek bakarrik erabiltzen zuten ehizarako lurralde batean du, horrela, Filipe Augustoren erregealdian ezarria. Inguruan zenbait errege parke eraiki ziren (Vincennesko gaztelua barne), basoa, ibilaldiak egiteko egokitua egon aurretik, Luis XV.a Frantziakoaren erregealdian. Elezaharraren arabera toki honetan erabaki zuen San Luisek berriz justizia banatzea, haritz baten azpian.

Parlamentuko Frondan zehar, parke honetatik gertu erori zen segada batean Tankredo Rohangoa, bertan hil zutelarik, 1649an.

Frantziar Iraultzan, basoa, maniobra militarren gune bihurtu zen. Landa lur asko husten dira eta eraikin militarrak eraikitzen dira.

Vincennesko basoa, bere gaur egungo itxurarekin, Napoleon III.aren agindupean egokitu zen, Jean-Charles Alphan ingeniaria eta Jean-Pierre Barillet- Deschamps arkitektoari esker, Parisko beste aldean zegoen Bois de Boulogneen kontrapuntu bezala, parke ingelesen antzera: zenbait zuhaitz birlandatu eta laku eta ibaien ibilguak hondeatu ziren.

1900eko Parisko Olinpiar Jokoetako frogarik gehienak Vincennesko basoan ospatu ziren, hau, Parisera behin betiko 1929an bildu zelarik, baita gaztelua ere, Vincennes hirira itzuli zena 1934an

Ezaugarriak

Instalakuntzak

Zenbait instalakuntzek erabiltzen dute Vincennesko basoa:

  • Vincennesko hipodromoko zaldi lasterketa guneak
  • Vincennesko gazteluak Metroko 1. ibilbideranzko sarrera
  • École du Breuilak
  • Georges-Hiria Esplotazioak.
  • Kirolen eta Heziketa Fisikoaren Institutu Nazionalak
  • Parisko lorategi tropikalak, 1907ko erakusketa kolonialerako sortua, Nogent RER A ibilbideranzko sarrera.
  • loreen lorategiak
  • Vincennesko Zooak (sarrera metrora, Porte Doréetik)
  • Arenillako Tenpluak
  • tenplu budistak, Daumesnil lakuaren ertzean, erakusketa kolonialaren Kamerun eta Togoren pabeiloietan. Metroaren 8. ibilbideko Porte Doréetik sarrera.
  • Vincennesko kartutxo lantegiaren antzokiak.
  • Jacques Anquetil belodromoak, "Cipalea" deitua. Liberték geltokiko metroko 8. ibilbidetik sarrera. Udaberrian, basoak, Tronuaren feria ere hartzen du, Reuillyko zelaian, mendebaldeko muturrean.

Lakuak

Vincennesko basoak zenbait laku ere baditu, Marnetik abiatuta ibai sare batek hornituak:

  • Gravelleko aintziraek (Lac Gravelle), hego-ekialdean, gainontzeko lakuentzako erreserba gisa balio du
  • Minimesko aintzira (Lac Minimes), ipar-ekialdean. Bi uharte ditu
  • Saint-Mandéko aintzira, (Lac de Saint-Mandé) ipar-mendebaldean
  • Guztietatik handiena, Daumesnilko aintzira (Lac Daumesnil), basoaren mendebaldeko muturrean dago. Bi uharte ditu: Reuillyko uhartea eta Bercyko uhartea, hauetara, zubietatik heltzen dena.

Errepideak

Vincennesko basoa zenbait errepidek gurutzatzen dute, horietakoren bat, motordun ibilgailuak ibil daitezkeena.

Inguruko udalerriak

Vincennesko basotik gertu zenbait udalerri daude. Parkearen ipar-mendebaldetik hasita eta erlojuen orratzen zentzuan, honako hauek daude:

  • Saint Mandé
  • Vincennes
  • Fontenay-sous-Bois
  • Nogent-sur-Marne
  • Joinville-le-Pont
  • Saint-Maurice
  • Charenton-le-Pont

Informazio praktikoa

  • Geltokiak:
    • Porte de Charenton
    • Liberté
    • Château de Vincennes
    • Fontenay sous Bois
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Ikus, gainera

  • Bois de Boulogne

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Bois de Vincennes, webgune ofiziala.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bois de Vincennes by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité